SORTU ETA ERAIKI EGURREAN

Neurrira egindako altzariak, zurezko egiturak eta proiektu bereziak.

Ez dugu
danetik egiten.
Hobeto horrela.

Koraman espazio, erabilera eta baldintza zehatzetarako pentsatutako zurezko lanetan jartzen dugu arreta.

Partikularrentzat, arkitektura eta diseinu estudioentzat, enpresentzat eta erakundeentzat egiten dugu lana

Ez dugu lehiatzen aurrekonturik baxuena izateko. Eskaera ondo ulertzea, zer egin dezakegun argi esatea eta zuzen eraikitzea da gure helburua. 

Neurrira egindako altzariak

Espazio eta erabilera-modu zehatz batentzat pentsatutako altzariak diseinatzen eta fabrikatzen ditugu: mahaiak, rakeriak/rakak, armairuak, eserlekuak/bankuak, erakusmahaiak eta neurrira egindako bestelako irtenbideak.

Egurrezko egiturak

Barrualderako zein kanpoalderako zurezko egiturak fabrikatzen ditugu, atari eta estalkietatik hasi eta pergola, kabana eta neurrira eraikitako beste elementu batzuetaraino

Guneetarako zurgintza

Etxebizitza, lokal edo espazio profesional batean integratu behar diren zurgintza-elementuak egiten ditugu: ateak, estaldura zehatzak, ekipamendu finkoa eta hainbat pieza dituzten multzoak.

Ez-hoiko proiektuak edo proiektu bereziak

Irtenbide estandar batean egokitzen ez diren piezak, euskarriak eta egiturak garatzen ditugu.

Hemen sartzen dira arte-lanetarako euskarriak, erakusketa-elementuak, museografia, prototipoak eta fabrikatzeko modu zehatz bat aztertzea eskatzen duten bestelako irtenbideak.

Nola egiten dugu lan

1

Kontaiguzu zure ideia

Azaldu zer behar duzun, non instalatuko den eta zein erabilera izango duen. Argazkiek, neurriek edo planoek eskaera hobeto baloratzen laguntzen digute.

2

Azterketa eta proposamena

Behar duzuna berrikusten dugu gure lan egiteko moduarekin bat datorrela ziurtatzeko. Hortik aurrera, proposamen bat prestatu aurretik beharrezko xehetasunak zehazten ditugu zurekin.

3

Diseinua eta prototipoa

Irismena nahiko zehaztuta dagoenean, irtenbidea, materialak eta aurrekontua proposatzen ditugu. Aukera desberdinak badaude, beren abantailak eta desberdintasunak azalduko dizkizugu.

4

Fabrikazioa eta entrega

Proiektua fabrikatzen dugu eta, dagokionean, garraioaz eta instalazioaz arduratzen gara. Aurrekontua mantendu egiten da adostutako baldintzak edo irismena aldatzen ez diren bitartean.

Nor gara

Igor naiz, arotza eta ingeniaria. Zortzi urte daramatzat sektorean lanean eta duela bi urte Korama sortu nuen tailerreko esperientzia nire prestakuntza teknikoarekin eta eraikitzen duguna ulertzeko era propio batekin uztartzeko. 

Zurgintzatik erakartzen nauena ideia bat bukaeraraino eramatea da: aztertzea, dituen zailtasunak konpontzea eta eraikitzea. Pentsatzearen eta egitearen arteko harreman hori da Koramaren oinarria.

Koraman eskaera bakoitza sistema bat bezala ulertzen dugu: diseinuak, materialek, loturek, fabrikazioak eta muntaketak elkarrekin bat egin behar dute. Ingeniaritzak metodoa dakar multzo hori aztertzeko eta arazoei aurrea hartzeko. Esperientziak espazioaren eta eguneroko erabileraren errealitatearekin egiaztatzeko aukera ematen du.

Kriterio horrek jarraitutasuna ematen dio egiten dugunari, formak edo materialak aldatu arren: erabaki bakoitza zaintzea multzoak funtziona dezan.

 

Korama
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.